Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/09/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Abaltzisketa

?

LARRAITZKO TURISMO ETA DENDA GUNE BERRIA INAUGURATU DA 

Larraizko ermitaren ondoko estalian kokatzen da denda eta turismo gunea. Bertan atera zuten argazkia agintari eta teknikariek
Larraizko ermitaren ondoko estalian kokatzen da denda eta turismo gunea. Bertan atera zuten argazkia agintari eta teknikariek

Turismo eta denda gune berria inauguratu zuten 2010eko ekainaren 18an

 

Txindokiren itzala gero eta handiagoa da. Hori lortzeko lan handia egiten ari dira gainera, azken boladan, Abaltzisketa aldean lagun askok. Duela hilabete batzuk Zuhaitz parkea zabaldu zuten eta, orain berriz, turismo eta bertako produktuen salmentarako gunea aurkeztu dute.

Inauguraketan, besteak beste, Abaltzisketako alkate den Jexux Mª Gorostidi eta zinegotziak, Rafa Uribarren, Foru Aldundiko Landa garapenerako diputatua eta Iñaki Ugarteburu, Kirol zuzendari nagusia, Tolosaldeko eta Goierriko garapen agentzietako arduradunekin, Tolosaldea Garatzen, Tolomendi, Tolosaldeatour eta Goierritour, eta Bizi Bizi eta Lur Lan enpresetako ordezkariekin bat egin zuten.

Denda berrian, eskualdeko eta Gipuzkoako ekoizle askoren produktuak erosi daitezke: gaztak, eztia, piperrak,... edo Abaltzisketako Nahera handian egindako mermelada goxoak esaterako. Bestalde, bertara hurbiltzen diren bisitariek Txindoki inguruan egin eta ikusi dezaketeen berri jaso dezakete. Dendaren ordutegia, astez irailaren 17a arte, goizeko 10etatik 2etara eta arratsaldeko 3etatik 7etara izango da asteartetik igandera bitarte. Irailaren 17tik urriaren 17ra asteburuetan bakarrik egonen da zabalik. Astelehenetan itxita egongo da.

Bestalde, ermitaren ondoan kokatzen den Zuhaitz parkea bisitatu eta parte har daiteke. Bertan, aukera asko daude gazte eta nagusientzat. Bertakoek azaldu zutenez Txindokiren inguruan turismo aktiboa eskaini nahi da, bertako garapena bultzatuz eta horretarako ekintza ezberdinak burutzeko aukera eskaini nahi da bisitariei. Esaterako, bertako eta ondoko herrietako artzainekin hitz egin dute euren ustiapenak bisitatzera joateko. Hori martxan jarri nahi den aukeretako bat da. Mendi irteerak, eskalada egiteko ikastaroak eta bestelakoak ere martxan jartzeko asmoa dute.

Dena ere, inguruko lagunen garapenerako izan dadila espero dute teknikari eta agintariek, natura, turismo eta beste baliabideak aprobetxatuz, batzuen esanetan, «munduko paraje onenean».

 


| San Juan Enparantza z/g - (20269).Telef.: 943 652900 Faxa: 943 652875 | © Abaltzisketako Udala. IFK: P2000100D