Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/09/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Abaltzisketa

?

TXINDOKIKO ITZALA ABENTURA PARKEA 

Irekiera eguneko argazkia
Irekiera eguneko argazkia
Txindokiko Itzala abentura parkea

 

Txindokiko itzala  abentura parkean edozeinek ondo pasa ahal izango du bertan.

 

Guneak Txindokiko itzala izena du eta behin Mariren atea pasa eta gero, primeran pasatzeko aukera asko daude. Horretarako tirolinak, zubiak, sareak eta bestelako gainditu beharko dituzte.

Txindokiko itzala parkea Larraitzko zuhaitz parkean kokatzen da, natur bidearen albo batean. Ingurune paregabean kirol mota ezberdinak egiteko aukera dago aurrerantzean Abaltzisketan. Bizibiziki enpresak bultzatutako proiektua da, Ekaitz Zubelzu arduraduentako bat delarik. Turismo aktiboa eta garapen lokala dira euren proiektuko ardatz nagusiak  eta Larraitzen, Txindokiren magalean, horretarako leku paregabea zegoenez buru belarri ekin zieten duela hilabete batzuk proiektua gauzatzeko lanei.

 

 

Abenturarako prestaketa lanetan
Abenturarako prestaketa lanetan
Adin guztikoentzat

Pertsona ezinduentzat gune bat dago, 47 urte bitartekoentzat beste bat, 7 urtetik aurrera bestea eta helduentzat laugarren gunea. Gune bakoitzean ibiltzeko, adina baino gehiago altura izaten da kontuan. Azken batean, arnesak eta segurtasun tresnak moldatuko zaizkie erabili nahi duten lagunei. Behin prest egon eta gero, Mariren parkean Sugaar, Mikelats-Atarrabi edo Basajaun gunera pasako dira eta han, kulunka saltoka edo ahal den bezala pasako dira batetik bestera.

Gipuzkoan jarri den mota honetako lehen parkea da Larraizkoa. Hemen kirola egin, ordubete dibertigarria bat pasa lagun artean eta naturaz gozatzeko aukera dago, Txindoki ondoan dagoela.

Parkea, edozeinentzat. dago zabalik jai egunetan eta asteburuetan. Astean zehar, ikasle edo taldeetan etortzen direnentzat dago zabalik eta udan, uztaila eta abuztuan zehar zabalik egongo da erabat.

PARKEA

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara jaiegun eta asteburuetan. Uztailean eta abuztuan egunero.

Web gunea: www.txindokikoitzala.com

Kontakua: 628947253 - 943104367 eta info@txindokikoitzala.com

 

 


| San Juan Enparantza z/g - (20269).Telef.: 943 652900 Faxa: 943 652875 | © Abaltzisketako Udala. IFK: P2000100D