Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/04/29
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Abaltzisketa
    Laguntza

Maiatzaren 1an, Larren irekiera berezia Larraitzen 

Ganadua Aralarko larreetara bidean
Ganadua Aralarko larreetara bidean

2010 urteko jaia

Aurten, mendi behor eta zaldien Gipuzkoako lehiaketa izango da eta ardi moztaileen desafioa izango dira

Principio del formulario

Final del formulario

Maiatzaren 1a, egun berezia da Abaltzisketan. Aralarko larren irekiera jai egun seinalatua izaten da, ez bakarrik abaltzisketarrentzat, oro har, eskualdeko eta Gipuzkoako lagun askorentzat. Aurten, bereziagoa izan dadin larunbateko egunaren egitaraua osatuagoa prestatu dute Enirio-Aralar mankomunitatekoek, jai egunaren antolatzaileek.

Hala ere, eguneko une bereziena larren irekierako suziria piztu eta haziendak mendi aldera abiatzen diren momentua izango da. Aurten, 20.000 abere inguru izango dira hurrengo hilabeteetan Aralarko larreetan ibiliko direnak. Horietatik 18.500 ardi, 750 behi eta beste 750 behor izango dira. Gora abiatzeako goizean zehar berriz, ohiko tokian, abereak markatzen arituko dira.

Gogoratu, 1998. urtean hasi zirela, Aralarko Larreen irekiera festa ospatzen da eta urtero urtero, hitzordu garrantzitsua bihurtu dela dagoeneko. Jai egunari dagokionez, ohi bezala, goizeko 10:00etan emango zaio hasiera egitaraua. Ordu horretan, azokako postuen irekiera izango da. Gazta, ogia, txerrikiak, sagardoa, eztia eta bestelako produktuak egiten dituztenek prest izango dira saltzeko. Artisauak ere ez dira faltako eta hauek gainera, saioak ere eskainiko dituzte bertan ikusleen-tzat.

Goizean zehar, Larraizko ermitaren inguruak jendez gainezka ikusiko dira, eta are gehiago, kontuan badugu larunbata dela aurten. Inguruan, trikitilariek giroa alaituko dute. Eguraldi ona eginez gero, edo ateri behintzat, lagunak topa-tzeko gune bihurtzen da Larraizko aparkalekua. Kontu zaharrak eta bestelakoak esateaz gain, bertara-tzen diren lagunak animaliak ikusteko auekra izaten dute, eta behar bada tratu bat baino gehiago ixteko. Astoak, behiak, behorrak, zaldiak, ahariak eta ardiak ikusi ahal izango dira aurten ere.

Eguneko berezitasun bat, goizeko 11:30etan hasiko den Mendiko behor eta zaldien Gipuzkoako lehiaketa izango da. 20 behor eta 10 zaldik hartuko dute parte, Enirio-Aralarkoek, Gimebel elkartearen laguntzaz, antolatu duten lehen edizio honetan.

Ardi mozten lehengo erara

Goiza azkar joaten da horrelakoetan, eta konturatzeako suziria lehertuko da Txindokiaren azpian. Larren irekiera iragartzen duen suziria piztuko dute une horretan eta ataka ireki orduko, behiek joareak astinduz larre aldera joko dute. Behorrak euren moxalakin ere izaten ohi dira atzetik ikuskizun aparta eskainiz ikuskleentzat.

Gero, piskanaka piskanaka, jendeak berriz, postu aldera joko du. Bertan, gunearen erdian, eguneko berezitasunetako bat ikusi ahal izango du: ardi moztaileen desafioa antzinako erara. Jesus Mari Goitia Egoarre eta Migel Mari Sagatume Aimendi ariko dira argoraiziekin ardiei ilea mozten jende aurreran.

Musika ez da faltako Larraitz inguruan, bertan, goizean zehar, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak eta trikitilariak ariko baitira. Bertsolariak ere izango dira, aurten, Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi igoko dira oholtza gainera.

Arratsaldeko 14:30ak aldera goizeko irekiera festari bukaera emango zaio. Hala ere, aiaptzekoa da arratsaldean, 17:00etatik aurrera, erromeria izango da Larraizko trikitilarien eskutik

 

2010EKO EGITARAUA

Maiatzaren 1ean

10:00etan: Azokako postuen irekiera eta trikitilariak giroa alaitzen. Goiz osoan zehar. Asto, behi, behor, ahariak...; artisautza saioak; bertako produktuen salmenta, hala nola, ogia, sagardoa, gazta, taloak... bestalde, goizean zehar, Aralarko mapa, liburua eta liburuxka ere salgai egongo dira.

11:00etan: Benta Zaharreko Mutiko Alaiak musika taldea.

11:30etan: Mendiko Behor eta Zaldien Gipuzkoako lehenengo lehiaketa izango da.

12etan: Aralarko Larreak irekitzeko suziria. Ondoren. Ardi Moztaileen desafioa: Jesus Mari Goitia "Egoarre" eta Miguel Mari Sagastume " Aimendi"-ren artean. Bertsolariak. Mikel Mendizabal eta Bixente Gorostidi.

17:00etan: Erromeria, Larraizko Trikitixa.

 


| San Juan Enparantza z/g - (20269).Telef.: 943 652900 Faxa: 943 652875 | © Abaltzisketako Udala. IFK: P2000100D