Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/01/04
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Abaltzisketa

?

Aintzinako erara txerria hiltzearen festa 

Txerri festa
Txerri festa
2009-12-19

Txerri Festa arrakastatsua egin da Abaltzisketako plazan
Goizean jendea hurbildu da garai batean txerria hiltzen zen egunean zegoen festa giroa ezagutzera.
Goizean goiz Abaltzisketarrak jeiki dira Txerri Festan parte hartzeko. Jexus Mari Gorostidi Alkateak hil du beste hainbat herritarren laguntzaz. Jende asko hurbildu da plazara txerria nola hiltzen den ikusteko. Giro oso herrikoian egin da, trikitixa musika entzuten zela. Txerria erre ondoren, lurra txukun jarri dute erraztuz eta urarekin garbituz. Helburua, txerria antzinako erara nola hiltzen zen ikustea izan da: garai batean egun hau handia zen, festa girokoa, hain zuzen ere.
Txerria ondoren ireki egin dute eta hozten utzi. Bitartean, elkartean prestatutako beste txerri baten haragia dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Txerri festa
Txerri festa
Arratsaldean musa

Arratsaldean ere jaia izan dute, Mus Txapelketa ere izan baida. Emakume batzuk bitartean odolkiak egin dituzte, beste egun batean jango dituzten odolkiak, hain zuzen.


| San Juan Enparantza z/g - (20269).Telef.: 943 652900 Faxa: 943 652875 | © Abaltzisketako Udala. IFK: P2000100D