Euskal Herriaren historiaurrearen gordelekua da Aralar. Hirurogeitik gora trikuharri, tumulu eta monolito aurkitu dira, alegia, Gipuzkoak eta Nafarroak partekatzen duten parke zabalean.

Gipuzkoako lurraldearen hego-ekialdean, Nafarroako Foru Erkidegoan ere barneratzen dela, Aralarko kareharrizko mendigunea Euskadiko garrantzitsuenetakoa da, hedapenean zein altueran. Beste horrenbeste esan liteke horren balio ekologikoari, ondare megalitikoari eta nekazaritza- zein abeltzaintza-erabilerari; Gipuzkoako artzaintza-gune nagusia da, alegia, Aralar, ezbairik gabeko protagonista ardi latxa dela.

Txindoki (1.331 metro) mendiaren silueta bakartia erreferentzia puntu garrantzitsua da mendizale eta ibiltarientzat. Guztiek ere ondo markatutako ibilbide luze edo laburrak aurkituko dituzte Aralarren, parke naturaleko parajeetan barneratzeko egokiak denak. Badira, gainera, puntu guztiz bereziak; esate baterako, Ataungo domo malkartsua, Akaitz inguruetako hariztia edota Pardelutzeko glaziar-zirkua.